Victor Hugo 1843ko bidaia Victor Hugo eta euskal kultura

Victor Hugo eta euskal kultura

Ez zen zonalde honetan jakinmina erakutsi zuen lehenengo aldia izan. 1811. urtean izan zen aurreneko aldiz bisitatu gintuenean. Léopold Hugo "Brutus"-aren, gerra penintsularrean (Independentzia Gerran) parte hartu zuen Napoleón-en armadaren jeneralaren semeak, literato izatekoa zenak eta bere beste bi anai nagusiek hauen ama lagundu zuten Espainian senarrarekin elkartzeko egindako bidaian, Madrilera bidali baitzuten.

Gerran murgildutako herrialde batera bisita egiteak arrisku handia suposatzen zuen, eta frantsesek horri aurre egiteko erabiltzen zuten modu bakarra soldaduek eta artilleriak eskolta eginiko zutabe handien bidez egiten zuten. Victor Hugok, bere amak eta anaiek Baionan itxaron behar izan zuten horrelako konboi bat osatu arte. Idazleak udalerri horretan iragan zuen hilabetean, bere bizitzaren garairik hoberena kontsideratuko zuena, oso erabakigarria izango zen bere haurtzaroan ezaguturiko paraje haiek berriz bisitatu nahi izateko. 10 urte inguru izango zituen hemen egon zenean, arima irekia eta sentibera denean, memorian altxorrak gordetzen dituen adina zuenean.

"Hagitz ttipia nintzen mendi hauek iragatean lehenengoz entzun nuenean. Joan den egun horretan, belarrira heldu baikoz, entzute hutsaz sentitu nintzen tanpez gaztetua, haurtzaro guztia arrapizten zela nigan. Ez nizuke esaten ahal naturaz haratagoko zer efektu bitxiagatik, apirileko egunsentia bezain fresko zegoen ene oroimena, oroz oroitzen nintzen aldi berean; aro zoriontsu honetako detaile ñimiñoenak garbi, garden, eguzki berriak argituak bezala zitzaizkidan ageri. Atzo zen, Oi! Aro haren ederra!!"


Egonaldi honetan, Hernani herriaren izena beraren baitan bildu zuen, eta urte batzuk pasa ondoren, bere drama ospetsuari herri honen izena jarri zion.

1843. urtean iritsi bezain laster, karlistadek utzitako herrien eta jendearen narriadurak idazlea hunkituta uzten du.

"Herrien hiru laurdenak erraustu dituzte. Karlistek, Kristinoek. Duela sei urte gerla zibila zen Gipuzkoan eta Nafarroan"

Hala ere, hau gertatu bazen ere, euskaldunon izanarengan izan zuen sentikortasuna harritzekoa da.

"Erantsiko nuke hemen ezerk, ez hitzarmenek, muga diplomatiko horiek, ez Pirinioek muga natural horiek, hautsi ahal izan ez duten lotura sekretu eta sakon batek batzen dituela euskal familia misteriotsuaren haurride guztiak. "Nafarroa" hitz zaharra ez da hitz bat. Euskaraz sortu, euskaraz mintza, euskaraz bizi eta euskaraz hil. Euskara aberri da hemen; erlijio, esanen nuke kasik. Esaiozu euskarazko hitz bat baserritarri mendian. Hitz horren aitzinetik, doi zinen gizon bat harendako; hitza esandakoan, anaia zaitu. Espainiera atzerriko da hemen, frantsesa bezala, (...) Frantziak Pirinioen alde bat hartu. Espainiak hartu du bestea; ez Frantziak ez Espainiak lortu dute euskal taldea sakabanatzea. Lau mendetatik hona gaineratzen zaion historia berriaren azpian, guztiz ikusgarri dago, aintzira baten azpiko kraterra bezala".

Zonaldean euskarak duen garrantziaz hainbat aipamen egiten ditu bere bidaiaren ohar eta bere familiari idatzitako guttuneetan, are gehiago, ez du aukera galtzen egunerokotasunean hainbat esaldi erabiltzeko berak erositako euskal gramatikari buruzko liburu bati esker.

 

Victor Hugoren arrastoa bila.......Pasaian
Casa/Maison VICTOR HUGO ETXEA/house
Pasaiako Turismo Bulegoa-Oficina de Turismo de Pasaia / Office de Tourisme de Pasaia / Pasaia Tourist Office
Donibane, 63 - 20.110 PASAIA [Gipuzkoa] Tel.: + 34 943 341 556 - Fax: + 34 943 341 777
php5