Victor Hugo Etxe-Museoa
Pasa den Martxoaren 11an “Victor Hugo, Oroimenera bidaia” erakusketa iraunkorrak bere ateak ireki zituenetik, Victor Hugo etxeko Museo aretoak 10740 bisitari jaso ditu. Kopurua oso positiboa izan da, 2008ko emaitzekin konparatuta, %121a igo baita.
Bisitarien jatorriari dagokionez, gehiengoak Frantziakoak izan dira, totalaren %39,19arekin. Jarraian Gipuzkoako probintziakoak %15,41eko kopuruarekin eta Kataluniako publikoa %9,52ko portzentajearekin, hilabete arrakastatsuenak ekaina, uztaila eta abuztua izan direlarik.
Pertsona guzti hauek VIctor Hugo idazleak 1843ko udaran bitartean ostatu hartu zuen etxearen txokoez gozatzeko aukera izan dute, XVII. mendeko eraikina delarik. Bigarren solairuan bere bidaian murgildu dira idazleak “Pirinioak” izeneko liburuan deskribatzen duen bezala. Ikus-entzunezko interaktiboa ere aurkitu dute, Pasaiako txokoak ezagutzen laguntzen gaituena, bere idazlearen idazkien bitartez.
Horrela, urteetan zehar museoak izandako bilduma desberdinetako hainbat elementu biltzen dituen erakusketa ezagutzeko aukera izan dute, esaterako, Victor Hugok okupatu zuen logela birsortua edo bere egonaldiaren garaiko altzari originalak.