Victor Hugo Museo-Etxea Informazio praktikoa Pasaia eta inguruak

 

Pasaia eta inguruak

Pasaia, arrantza -eta marinel- herria, bertan balearen harrapaketa, merkataritza eta bere ontziolak Ondartxo, Itsas Kulturaren Zentroan daude ikusgai, eta bertan, bisitariak aukera izango du erriberako arotzek, belaunaldiz belaunaldi igorritako teknikei jarraituz, antzinako ontzi baten kopia nola egiten duten ikusteko.

Nabarmentzekoak dira bere marinel gastronomia eta garrantzia arkitektoniko eta historiko handiko eraikinak, esate baterako, Santa Ana Ermita, San Joan Bataiatzailearen Eliza, Santutxoa, Victor Hugo etxea, Blas de Lezo marinelaren etxea, eta San Pedroko hilerria, 1457ko parrokia-elizaren portada erromaniko eta gotikoak mantendu dituena, eta Kultura Ministeritzak Monumentu izendatu dituena.Portada horien aurretik, hain zuzen ere, pasa behar dute Done Jakue bidearen pelegrinek Donostiarako bidean

Pasaiako, Errenteriako, Lezoko eta Oiartzungo udalerriek Oarsoaldea eskualdea osatzen dute. Gune estrategikoan kokatua dago Oarsoaldea, Frantziako mugatik oso kilometro gutxitara dagoen Bidasoa-Txingudiko eskualdearen eta Gipuzkoako hiriburuaren, Donostiaren, artean.

 

 

Informazio gehiago:

www.oarsoaldea-turismo.net

Errenteria
Lezo
Oiartzun
Casa/Maison VICTOR HUGO ETXEA/house
Pasaiako Turismo Bulegoa-Oficina de Turismo de Pasaia / Office de Tourisme de Pasaia / Pasaia Tourist Office
Donibane, 63 - 20.110 PASAIA [Gipuzkoa] Tel.: + 34 943 341 556 - Fax: + 34 943 341 777
php5