Hitzaurrea|
Hitzaurrea |
||
|
Poeta, antzerkigile, saiogile, eleberrigile, kritikari, politikari, marrazkilari eta margolari. Victor Hugo, 1802ko otsailaren 26an Besançon-en jaioa, "Mendeak bi urte zituenean" literatura frantsesaren eta XIX. mendeko erromantizismo unibertsalaren erakusle handiena liteke. Poesia eta antzerkiarekin hasi zen, 14 urte zituela Akademia Frantsesaren sari bat jaso zuen eta ordutik aurrera nabarmentzen hasi zen. "Nik Chateaubriand izan nahi dut, besterik ez", zioen,. 83 urtez bizitzeko zortea izan zuen eta bere garaiko eraldaketa sozial eta politikoen lekuko izan zen, hauetan aktiboki parte hartu zuelarik, herriaren ideiak "Hernani", "Notre Dame de Paris" eta "Les Misérables" bezalako lanetan betikotuz. Bere bizitza politikoaren ondorioz, erbestean pasa zituen 19 urte. Ohorezko legioaren zalduna, Frantziako Parea, Frantses Akademiako kide, Frantziako Biltzar Nazionaleko kide, Senatari, Diputatu, eta bete zituen hainbat karguek, agerian jartzen zuten bere konprimitutako jarrera eta literaturarako talentua. Hugo, bizirik zegoela aintzat hartutako talentu gutxienetariko bat da, eta horrela erakutsi zuten 1885eko maiatzaren 22an bere hiletan izan ziren 2 milioi pertsonek. |
![]()
|