Museo-aretoa
Erakusketa iraunkorra: Victor Hugo, oroimenera bidaia|
Erakusketa iraunkorra Victor Hugo,oroimenera bidaia |
||
|
1.go solairuko edukiak osatzeko orain arte Erakusketa iraunkorrak eskaintzen zuen XIX. mendea, Garai bateko moda espazioak gaika sailkatu dira: korridorea, logela txikia eta areto nagusia. Horrela, Victor Hugo, oroimenera bidaia erakusketa berriak, Victor Hugo etxea lehen aldiz 1902an ireki zenez geroztik urte guzti hauetan zehar bertakoak izan diren hainbat elementu errekuperatu eta biltzen ditu. "Victor Hugo, oroimenera bidaia" erakusketak hiru mezu nagusi transmititzea du helburu: 1. Victor Hugo Pasaian egon zen 1843an. 2. 1902an etxe-museo hau bi frantses erbesteraturi esker ireki zen. 3. Victor Hugok bere egonaldiaren testigantza utzi zigun idatzi eta marrazkietan.
1. Victor Hugoren eguneroko bizitza, erabili zuen logelan entzun daiteken lokuzioaren bitartez. 2. Pasaia Victor Hugoren hitzetan, "Victor Hugo izeneko gida turistikoa" ikus-entzunezko interaktiboaren bidez. Ikus-entzunezko gelan dago erabilgarri, eta 2005ean zabaldu zen. Bildumaren elementu gehienak 1902an zabalduriko museotik berreskuratuak dira, Kutxaren ondarearen parte izanik. Etxekoak izan ziren garaiko altzariak eta 40. hamarkadan Antonio Orueta jabe ohiaren bildumaren parte izandakoak, |
![]()
|
Beheko solairuan sarrera moduko panel bat ezarri da oinarrizko ideia honekin: Victor Hugo idazle erromantiko frantses garrantzitsua izandakoa, 1843an denboraldi labur batez etxe honetan bizi izan zen.
Bisitaria lehenengo solairura iristen denean, korridorean lehenengo panel batekin egiten du topo. Panelaren oinarrizko ideia 1902an Déroulède eta Habertek idazlea egon zen etxea aurkitu eta museo-etxearen sorrera bultzatu zutela da; ireki zenetik momentu ezberdinak bizi izan dituelarik.
Logela honetan bertako altzari orijinalak jarri dira, Oarsoaldeak enkante publiko bitartez eskuratuak. XIX. Mendeko altzariak dira.
Logela honek Basquetz Andrearen bilobaren logela birsortzen du, Victor Hugori ostatu eman zion eraikinaren jabearen biloba hain zuzen ere. Binilo testu baten bidez idazleak bizilagunari buruz zituen inpresioak jasotzen dira.
Altzarien kokapena KUTXAk 80. hamarkadan museoa berrireki zuen garaiko argazkietan oinarritu da, bertan pianoa tximinia aurrean ikusten delarik.
Bildumaren elementu gehienak 1902an zabalduriko museotik berreskuratuak dira, Kutxaren ondarearen parte izanik.
Hormako elementuen artean hauek aurkitzen dira:
VICTOR HUGO. Pasaia, 1843. Mendi gainetiko paisaiak. Luman egindako marrazkiaren kopia digitala.
VICTOR HUGO. Pasaia, 1843. Pasaia, abuztuak 4 eguerdia. Luman egindako marrazkiaren kopia digitala.
Erakusketa bitrinan:
2005. urtean, "Victor Hugo izeneko gida" ikus-entzunezko ikuskizun elkarreragilea sortu zen. 1843an Hugok Pirinioetan zehar egindako bidaiaren berri ematen du. Irudien, musikaren eta idazlearen iritzien bitartez, Hugoren ikuspegitik Pasaiak zituen eta oraindik ere gordetzen dituen erakargarri ugariak ikus ditzake bisitariak. Idazleak bere ibilbideko hainbat guneri buruz adierazitakoak bildu dira ikus-entzunezkoan, baina Pasaiaren kasuan nabarmendu da gehien idazkien gaurkotasuna.
2007an inauguratu zutenez geroztik, Victor Hugoren gela berregina etxeko tokirik harrigarrienetako bat izan da bisitarientzat. Garai hartako jatorrizko altzariek eta egilearen iritzien lokuzioak, bost hizkuntzatan, idazlearen eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera ematen digute: zer bazkaltzen zuen, badiatik eta Jaizkibeletik paseatzean zer ikusten zuen, zer hausnarketa egiten zituen eta abar.