Erakusketa gela
Erakusketa birtuala: Victor Hugo, kausa handien aldeko gizonaErakusketa birtuala:
"Victor Hugo, kausa handien aldeko gizona"
2002an sortu zen erakusketa hori Pasaiara ekartzeko ideia. Urte hartan, Pasaiak hainbat ekitaldi antolatu zituen Victor Hugo jaio zeneko bigarren mendeurrena ospatzeko. Aldizka ikus daiteke erakusketa-aretoan, eta etengabe modu birtualean.

Victor Hugok bizitzan babestu zituen kausa guztiak erakusten ditu erakusketak. Victor Hugori buruz zenbat eta gauza gehiago jakin, orduan eta nabariagoa zen erakusketaren beharra, eta behin erakusketa antolaturik zera esan dezakegu, trazu soil gutxi batzuk nahikoak direla Victor Hugoren -ezbairik gabe eta egindako merituak direla medio, historiako pertsona handienetako bat- handitasuna, unibertsaltasuna eta gizatasuna ulertzeko.
Hala, hainbat ideal handi ikus ditzakegu, aurrez aurre eta haien garbitasun osoan: bake unibertsala, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, irakaskuntzaren askatasuna eta derrigortasuna, ondarearen babesa eta abar. Itxaropenerako eta oroipenerako erakusketa da, batetik, ideal horietako batzuk oraindik ez direlako gauzatu, eta, bestetik, gauzatutakoak ez ditugula ahaztu behar ekartzen digulako gogora.
Victor Hugoren testuen, literatura-lanen, jarduera politiko frenetikoaren bitartez, azken batean Victor Hugoren bizitzaren bitartez, gizakien berezkoak izanik gizakiei hainbeste aldiz ukatu zaizkien eskubideak salatu eta lortzeko idazle frantziarrak egindako borrokaren berri izan dezakegu.
Gizateriaren kausa handietan barrena gidatzen gaitu Victor Hugok, bere bizitzaren bitartez.
1.1802 - Hugo - 1885