VH etxea
DeskribapenaDeskribapena
"nehon ikusten ez den bezalako etxea.."

1964 urtean Monumentu izendatuta Victor Hugo etxea Pasaiako etxe guztiz tipikoa da oin lauki zuzena duelarik eta lau isuriko estalkia; behe solairuz eta bi mailaz dago osatua, fatxada nagusia harlangaitz apainduz egina da, atzealdekoak harlandua du behe solairuan eta hutsarteen inguruneetan, eta gainerakoan harlangaitz apaindua.
Fatxada nagusiak itsasora ematen du, behe solairuan terraza dauka, balkoi irten jarraituak lehen eta bigarren solairuetan, fatxadaren zabalera guztian, zurezko barandadunak, eta lau sarbide. Fatxadaren gainean zur zizelatuzko hegal bat du, buru gisara. Atzeko fatxada kale mailan dago, eta arku zubituko igarobide bat du mutur batean eta zurezko dintela bestean, zurezko bizkar hagekikoa, eta barnealdean Kristo gurutziltzatuaren imajina gordetzen duen horma-konka. Atzeko fatxadaren goiko mailetan era erregularrean banaturiko leiho sail bat dago.