Victor Hugo Bibliografia
Bibliografia

1815. “Cahiers de vers français” (Bertso-koaderno frantsesa) hasi zuen.

1816. “La France en deuil” (Frantzia lutoan), “Le Déluge” (Uholdea) eta “Irtamène” (tragedia 5 ekitalditan) argitaratu zituen.

1817. “Du bonheur que procure l´etude dans toutes les situations de la vie” (Bizitza-egoera guztiak aztertzeak ematen duen zoriona) poema, “Athélie” drama eta “A quelque chose hasard est bon” (Halabeharra edozertarako da egokia) vaudevillea argitaratu zituen.

1818. “Bug-jargal” eleberriaren lehen bertsioa idatzi zuen.

1819. Tolosako (Frantzia) Lore Jokoen akademiaren Lys d´or (Urrezko lirioa) irabazi zuen, “Le rétablissement de la statue de Henry IV” (Henrike IV.aren estatuaren berrezarpena) lanarengatik; “Le conservateur litteraire” egunkaria fundatu zuen, 1821ean itxiko zena.

1820. “La mort du duc de Berry” (Berryko dukearen heriotza) eta “La naissance du duc de Bordeaux” (Bordeleko dukearen jaiotza) odak argitaratu zituen, eta lehenak errege-errekonozimendua jasotzeko aukera eman zion.

1821. “Han d´Islande” (Islandiako Han) eleberria idazten hasi zen.

1822. “Odes et poesies diverses” (Askotariko odak eta poesiak) argitaratu zuen, eta errege-pentsio bat eman zioten horregatik. “Inés de Castro” drama, aldiz, zentsuratu egin zioten.

1823. La Muse française aldizkaria argitaratu zuen, 1824an desagertuko zena.

1824. “Nouvelles Odes” (Oda berriak).

1825. “Le sacre de Charles X” oda argitaratu zuen (Karlos X.aren koroatzea).

1826. “Bug-jargal” eleberriaren bertsio berri bat argitaratu zuen.

1827. “A la colonne de la place Vendôme” (Vendôme plazako zutabeari) oda eta “Cromwell” drama argitaratu zituen. + Info

1828. “Amy Robsart” drama argitaratu zuen (porrota izan zuen Parisko Odeón antzokian).

1829. “Les Orientales” (Ekialdekoak) poema sorta argitaratu zuen;“Le Dernier jour d´un condamné” (Kondenatu baten azken eguna) eleberria ere argitaratu zuen. Zentsurak "Marion de Lorme" drama debekatu zuen. + Info

1830. “Hernani” + Info

1831. “Notre Dame de París” (Parisko Notre Dame), eleberria. Urte horretan, "Marion de Lorme" eta"Les Feuilles d´automne" (Udazkeneko hostoak) poema sorta ere argitaratu zituen. + Info

1832. “Le Roi s´amuse” drama argitaratu zuen (Erregea olgetan). Obra antzeztea debekatu zioten, baina ez argitaratzea, eta Verdik oinarritzat hartu zuen “Rigoletto” sortzeko.

1833. “Lucréce Borgia” eta “María Tudor” dramak argitaratu zituen.

1834. “Étude sur Mirabeau” (Mirabeauri buruzko azterlana) eta “Litterature et philosophie mêlées” (Literatura eta filosofia nahastuta) entseguak argitaratu zituen, baita “Claude Gueux” eleberri soziala ere.

1835. “Angelo, Tyran de Padua” (Angelo, Paduako tiranoa) drama argitaratu zuen, baita “Les Chants du Crépuscule” (Krepuskuluaren kantuak). + Info

1836. “La esmeralda” operaren libretoa argitaratu zuen.

1837. “Les voix intérieures” (Barneko ahotsak) poema-liburua argitaratu zuen. + Info

1838. “Ruy Blas” drama argitaratu zuen. Arrakasta handia lortu zuen.

1839. “Jumeaux” (Bikiak) idazten hasi zen, baina bertan behera utzi behar izan zuen.

1840. “Les Rayons et les Ombres” (Izpiak eta itzalak) poema sorta argitaratu zuen. Hori ez ezik, "Le retour de l´empereur" (Enperadorearen itzulera) poema sorta ere argitaratu zuen urte horretan. + Info

1841. Frantziako Akademiako kide izendatu zuten. Hitzaldi politikoa egin zuen Akademian sartzeko ekitaldian.

1842. “Rin” bidaia-egunkaria argitaratu zuen.

1843. “Les Burgraves” (Burgraveak) drama argitaratu zuen, eta ikaragarrizko porrota izan zuen. Pirinioetara egindako bidaia beste bidaia-liburu baten abiapuntu izan zen, “Les Pyrénées” izenekoa. Gipuzkoako Pasaiako udalerrian ustekabean emandako egonaldia da liburuaren ardatz nagusietako bat, baita irailaren 9an gertatutakoa ere, egun horretan prentsan irakurri baitzuen Léopoldine alaba hil berria zela ezkon-bidaian. Hugo hil ostean argitaratu zen lan hori, 1890an.

1845. Frantziako pare izendatu zuten. “Les misères” hasi zuen (ondoren, Les Misérables izena eman zion).

1846. Pareen Ganberaren lehen hitzaldia, itsasbazterra finkatzeari eta babesteari buruzkoa. Artelanen jabetzari buruzko hitzaldia.

1847. Pareen Ganbera: Haurren lana arautzeari buruzko hitzaldiaren inguruko oharrak. Bonaparte familiaren sarrera baimentzeari buruzko hitzaldia.

1848. Parisko Gorteetarako diputatu hautatu zuten. Batzar Konstituziogilea: Artista nazionalen tailerrei buruzko hitzaldia. Kongresuak komisario izendatu zuen, matxinatuen artean ordena ezar zezan. "L´Evénement" egunkaria sortu zen, Hugoren seme-alaben, Auguste Vacquerieren eta Paul Meuriceren  agindupean. Batzar Nazionala: Hugoren hitzaldia, heriotza-zigorra indargabetzearen alde. Batzar Konstituziogilea: Hugoren hitzaldia, prentsa-askatasunaren alde eta antzerki-zentsuraren aurka. + Info

1849. Parisen diputatu hautatu ondoren. Miseriari buruzko hitzaldia eman zuen Legebiltzarrean. Bakearen Kongresuko presidente izendatu zuten. Legebiltzarrean hitzaldia eman zuen Erromako espedizioari buruz.

1850. Legebiltzarra: Irakaskuntza-askatasunari buruzko hitzaldia. Hugok ez zuen nahi, inondik inora, irakaskuntzaren ia ardura osoa kleroaren esku uztea. Deportazioari buruzko legearen aurkako hitzaldia. Sufragio unibertsalaren aldeko hitzaldia. Prentsa-askatasunaren aldeko hitzaldia.

1852. “Napoléon le petit” (Napoleon txikia), Bruselan argitaratutako panfletoak. Jerseyerako irteera (Marine-Terrace).

1853. “Les Chatîments” (Zigorrak) argitaratu zuen. Napoleon IIIren politikaren aurka oinarritutako poema sorta.

1854. Lord Palmerstoni heriotza-zigorraren aurka idatzitako gutuna. “La fin de Satan” (Satanasen amaiera) bertso sorta hasi zuen, 1886an argitaratuko zena.

1855. “Dieu” (Jainkoa) poema-liburua idatzi zuen, 1891n argitaratuko zena.

1856. “Les Contemplations” (Kontenplazioak) bertso-liburua argitaratu zuen. + Info

1857. “Petites Epopées” (Epopeia txikiak) izeneko bertso sorta hasi zuen; jarraian, “La légende des siècles” (Mendeetako legenda) idatzi zuen.

1858. “La Pitié Suprême” (Erruki Gorena) eta “L´Ane” (Astoa) idatzi zituen, 1879an eta 1880an argitaratuko zirenak.

1859. “La légende des siècles” (Mendeetako legenda) argitaratu zuen. Amnistia-dekretuari erantzuteko deklarazioa: “Quand la liberté rentrera, je rentrerai” (Askatasuna itzultzean itzuliko naiz).

1860. “Les Misérables” (Miserableak) eleberriari ekin zion berriz ere, 12 urtean baztertuta eduki ondoren.

1861. “Les Misérables” (Miserableak) eleberria amaitu zuen.

1862. “Les Misérables” (Miserableak) eleberria amaitu zuen. + Info

1863. Mme Hugok, idazlearen emazteak, “Victor Hugo raconté par un témoin de sa vie” (Victor Hugo, haren bizitzaren lekuko baten arabera) argitaratu zuen.

1864. “William Shakespeare” drama argitaratu zuen.

1865. “Les Chansons des rues et des bois” (Kale-oihanetako abestiak) poema sorta argitaratu zuen.

1866. “Les travailleurs de la mer” (Itsasoko langileak) eleberria argitaratu zuen. "Mille Francs de récompense" (Mila frankoko saria) drama idatzi zuen. + Info

1867. “Mangeront-ils?” (Jango al dute?) idatzi zuen, Paris- Guide (Parisko Gida) lanaren sarrera gisako drama. “Hernani” lanak arrakasta lortu zuen Parisko Antzoki Frantsesean. “La voix de Guernesey” (Guerneseyko ahotsa) argitaratu zuen.

1869. “L´homme qui rit” (Barre egiten duen gizona) eleberria argitaratu zuen. "Torquemada" drama idatzi zuen. + Info

1870. “Les Châtiments” (Zigorrak) poesia-lanaren 1. argitalpen frantsesa.

1872. “Ruy Blas” Parisko Odeón antzokian. “L´annèe terrible” (Zorigaiztoko urtea) entsegua argitaratu zuen. Guerneseyera joan zen, urte baterako.

1874. “Quatre-vingt treize” (Laurogeita hamahiru) eleberria argitaratu zuen. "Mes fils" (Nire seme-alabak) poema sorta argitaratu zuen. + Info

1875. “Actes et paroles I et II” (Ekintzak eta hitzak I. eta II., erbestearen aurretik eta erbestean zehar) entsegua argitaratu zuen. Victor Hugoren literatura-testamentua dela esan ohi da.

1876. “Actes et Paroles III” (erbestearen ondoren) entsegua argitaratu zuen. Senatuan, amnistiaren aldeko lehen hitzaldia eman zuen.

1877. “La Léyende des Siècles” (Mendeetako legenda) lanaren 2. saila argitaratu zuen. “L´art d´être grand père” (Aitona izatearen artea) poema-liburua. “L´histoire d´un crime” (Krimen baten historia) entseguaren lehen zatia argitaratu zuen.

1878. “L´histoire d´un crime” (Krimen baten historia) entseguaren bigarren zatia argitaratu zuen. “Le Pape” (Aita Santua) poema argitaratu zuen.

1879. “La pitié Suprême” (Erruki gorena) poesia-liburua argitaratu zuen. Senatuan hitzaldia eman zuen “comunards” (Komunako kideak: landa- eta langile-jatorriko matxinatuak, errepublika berriaren aurka altxatu zirenak) amnistiatzearen alde.

1880. “Religions et Religion” (Erlijioak eta erlijioa) poesia-liburua argitaratu zuen. “L´Âne” (Astoa) poema sorta argitaratu zuen. Senatuan, amnistiaren aldeko hirugarren hitzaldia eman zuen. Derrigorrezko irakaskuntzaren aldeko hitzaldia.

1881. Testamentua. “Les Quatre vents de l´esprit” (Espirituaren lau haizeak) poema sorta argitaratu zuen. + Info

1882. “Torquemada”, azken drama.

1883. “La Léyende des Siècles” (Mendeetako legenda), hirugarren saila argitaratu zuen. “L´archipel de la Manche” (Mantxako artxipelagoa) argitaratu zuen.

Hil Osteko Lanak

1886. “La Fin de Satan” (Satanasen amaiera). Bertsotan. Théâtre en liberté” (Antzerkia askatasunean).

1887. “Choses Vues” (Ikusitako gauzak), bertsotan. (1887-1900)

1888. “Toute la Lyre” (Lira osoa), bertsotan. (1888-1893)

1889. “Amy Robsart”, drama.

1890. “Alpes et Pyrénées” (Alpeak eta Pirinioak), bidaia-egunkaria.

1891. “Dieu” (Jainkoa), poemak.

1892. “France et Belgique” (Frantzia eta Belgika), bidaia-liburua.

1896. “Correspondance 1815-1835”. Prosa, gutunak.

1898. “Les Années Funestes” (Zoritxarreko urteak), poesia.

1898. “Correspondance 1835-1882”. Prosa, gutunak.

1900. “Choses Vues” (Ikusitako gauzak). Sail berria.

1901. “Post-Scriptum de ma Vie” (Nire bizitzaren post-data).

1901. “Lettres à la Fiancée” (Emaztegaiari gutunak), prosa, gutunak.

1902. “Dernière Gerbe”, poesia.

1934. “Mil Francs de Récompense” (Mila frankoko saria), drama.

1942. “Océan, Tas de Pierres” (Ozeanoa, harri piloa).

1951. “Pierre” (Harria).

1952. “Strophes Interdites” (Ahapaldi debekatuak).

1955. “Choses de La Bible” (Bibliaren gauzak).

1965. “Boîtes aux Lettres” (Buzoiak).

1966. “Epîtres” (Epistolak).

Igo
Casa/Maison VICTOR HUGO ETXEA/house
Pasaiako Turismo Bulegoa-Oficina de Turismo de Pasaia / Office de Tourisme de Pasaia / Pasaia Tourist Office
Donibane, 63 - 20.110 PASAIA [Gipuzkoa] Tel.: + 34 943 341 556 - Fax: + 34 943 341 777
/html>