Erakusketa Museo-aretoa Aurrekariak

Aurrekariak

XIX mendea, garai bateko moda

 
2003. urtean museo-aretoa inauguratu zen, "XIX. mendea, garai bateko moda" erakusketa iraunkorrarekin. Hugo jaio zeneko bigarren mendeurrena ospatzeko, hainbat emanaldi antolatu zituzten Pasaian, besteak beste, Victor Hugoren ibilbide erromantikoa, "Pirinioak" lanaren laburpenaren egokitzapenaren kaleko antzezpena, biografia zatiekin eta Hugoren lanik esanguratsuenetako batzuen ("Parisko Notre Dame" edo "Miserableak") zenbait pasarterekin nahastuta, eta antzezpen horretarako propio sortutako jantzietako batzuk erakusgai jarri zituzten erakusketa iraunkor horretan. 2008ko abuztuan eman zioten amaiera erakusketari, aretoaren edukiak berritzeko eta "Victor Hugo, oroimenera bidaia" erakusketa iraunkorra abian jartzeko.

Azken urteetan Victor Hugoren Etxearen 1. solairua edukiz hornitu dute, bisitarientzako erakargarriak diren elementuak erabiliz.

Victor Hugo izeneko gida turistikoa: ikus-entzunezko elkarreragilea, 2005. urtean sortua eta gaur egun erakusketa iraunkorraren zati dena.

Victor Hugoren gela, 2007. urtean inauguratua eta erakusketa iraunkorraren barnean hartu dutena.

 

yuy

  Máscara

 

Casa/Maison VICTOR HUGO ETXEA/house
Pasaiako Turismo Bulegoa-Oficina de Turismo de Pasaia / Office de Tourisme de Pasaia / Pasaia Tourist Office
Donibane, 63 - 20.110 PASAIA [Gipuzkoa] Tel.: + 34 943 341 556 - Fax: + 34 943 341 777